martes 30 de junio de 2009

Emakumeok Edonon


Tolosak argi dauka, Emakumeak Alardeetan.

martes 23 de junio de 2009

Emakume bat erasotua Tolosan!!!


Hona hemen Bilgune Feministak elarazi digun informazioa:
Emakume bat erasotu dute Tolosan lanera zihoala. Gizonezkoa momentuz ez dute atxilotu, nahiz eta emakumeak jarri duen bere aurkako salaketa.

Eraso sexista hau eta oro ar, emakumeon aurkako indarkeria salatzeko kontzentrazioa deitzen du Tolosaldeko Bilgune Feministak, ekainaren 23an, asteartea, 18:30tan plaza Berrian.

ERASORIK EZ ERANTZUNIK GABE!!
ERASOTZAILEEI BAZTERKETA SOZIALA!!
EMAKUMEON AURKAKO INDARKERIARI AURRE EGIN!!

Tolosaldeko Bilgune Feminista

miércoles 10 de junio de 2009

GENERO BERDINTASUNAREN ALORREKO LAN ESKUBIDEEN GIDA

Hurrengo asteartean, ekainaren 16a, Tolosako Udalean GENERO BERDINTASUNAREN ALORREKO LAN ESKUBIDEEN GIDA aurkeztuko da. Gida Defentsoriak egin du.

Bertan Tolosako Alkatea; Jokin Bildarratz, Berdintasunerako Zinegotzia; Onintza Lasa eta Defentsoriaren zuzendaria; Maite Erro, izango dira.

Genero Berdintasunarenalorreko Lan Eskubideen Gida, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundeak herritarren esku jarri nahi duen tresna da, emakumeek eta gizonek genero berdintasunaren alorrean dituzten lan eskubideak ezagutarazteko, eskubide horiek erabiltzeko premisa gisa. Kontsultatzeko eta laguntzeko tresna izatea du helburu, langileak orientatzeko eguneroko egoeretan eta lanaren harreman indibidualaren esparruan emakume eta gizonen arteko desberdintasuna ekar dezaketen egoeretan irtenbideak bilatzen dituztenean.
Genero Berdintasunaren alorreko Lan Eskubideen Gida honetan aztertutako gaiak baliozkoak
dira lan-harremana Langileen Estatutuaren babesean, aldi baterako edo modu mugagabean araututa duten pertsona guztientzat.
Genero Berdintasunaren alorreko Lan Eskubideen Gida honek pertsona partikularrak ahaldundu nahi ditu alor honetan dituen eskubideen jakintza eta betearazpenaren bitartez. Era berean, beste agente sozial etaekonomiko batzuk inplikatu nahi ditu. Hau da,kontratu-baldintzak eta lan-baldintzak ezartzeko zuzeneko ardura dutenei ere –enplegua ematen dutenei eta ordezkari sindikalei- zuzendutadago, lan-harremanetan emakumeen eta gizonen berdintasunari eta sexu arrazoiengatiko diskriminaziorik ezari lotutako gaien berri izan dezaten eta araututako eskubideen hedapena azpimarratzeko.

ANIMATU ETA ETORRI!! ZURE ESKUBIDEAK DIRA!!!

miércoles 27 de mayo de 2009

Berdintasuna eta Ekitatea eztabaidagai

Aurreko asteazkenean eskualdeko hainbat ikastetxeko ikasle zein irakasle eta beste eragile batzuk Zerkausian berdintasun ezari buruz hitz egiteko bildu ginen. Bertan bai munduan bai Tolosan dauden hainbat arazoei buruz hausnartu zen.
Gu Lanbide Heziketa Eskolarekin eta Paper Eskolarekin bildu ginen gure mahaian eta han egon ginen emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruz luze hitz egiten.

Hemen uzten dizuegu landu genituen hainbat puntu:
- Oraindik emakumeak eta gizonak lan munduan egoera oso ezberdinduak aurkitzen dituzte.
- Lan batzuk oso maskulinizatuak daude eta beste batzuk oso feminizatuak (mekanikoa: gizona. Erizaina: emakumea)
- Bereizketa hori ikastetxeetatik susmatu daiteke. Beraz lan munduko segregazioa (sexu banaketa) Ikastetxeetan du bere isla.
- Nesken hitzetan: beraien ikastetxeetan, batxilergoa bukatzerakoan, neskei soilik unibertsitatea gomendatzen zaie, modulu teknikoetatik aldenduz. Mahaiko neskek modulu teknikoak edo ikasketa "maskulinizatuak" beraien kabuz aurkitu dituzte. Ikastetxeetan orientatzaileek ez dizkiete neskei horrelako ikasketen informazioa eman. Gizartearen orokorrean dagoen matxismoa da horren kausa.
- Orain modulu teknikoak egiten ari direla arazoak dituzte praktikak aurkitzeko eta orokorrean lana aurkitzeko. Lantegietan diskriminazioa argia da. Ez dituzte neskarik nahi. Gainera askotan, lantegiak ez daude prestatuak neskak hartzeko, aldagelak edo komunak soilik mutilentzat dituzte, hori ere neskak ez hartzeko aitzakia bihurtzen da askotan.


- Han bertan arazoari erantzunez hainbat proposamen lantzen dira:
o Ikastetxeekin lan egin neskei eta mutilei informazio bera iritsi dadin. (Diptiko edo delako bat diseinatzea neskei zuzendua adibidez, non karrera-modulu teknikoen informazioa ematen den.)
o Diskriminazio zuzenak ematen direnean dauden erakundeen laguntza eskatu diskriminazio horiei aurre egiteko (Emakumearen Defentsoriarekin lan egin diskriminazio horiekin bukatzeko Tolosaldean)

lunes 11 de mayo de 2009

Emakume bat eraila Irunen.



Matxismoak Hiltzen Gaitu

Irunen 37 urteko emakume bat erail du bere senar ohiak. Lehendabizi, kotxez emakumearen kotxearen kontra jo zuen eta gero labankadaz erail zuen.

Indarkeri bortitzenak emakumeek banatze prozesuak ireki dituztenean ematen dira. Indarkeri matxistak emakumearen askatasuna eta autonomia murrizten du. Erail dako emakumeak dagoeneko ez baitu ez askatasunik, ez autonomiarik, bizitza labankadaz lapurtu diotelako. Indarkeri matxistak emakumeon autonomiari erantzuten dio, emakumeok ezetz esaten dugunean hor dago arrisku handiena.

Denon lana da inguruan daukagun indarkeri matxistari aurre egitea eta horrelako egoeren aurrean zalantzarik gabe irmo erantzutea.

Salatu edo ez salatu, etorri gugana horrelako egoera batean bazaude. Normalean emakumeok gure erasotzailea babesten dugu eta horrekin gure bizitza arriskuan jartzen ari gara. Erantzun, gerturatu.

Bilgune Feministak Euskal Herriko Mugimendu Feministaren protokoloa jarraituz konzentraziorako deialdia egin du Tolosan:

Maiatzak 11, astelehena, 19:30tan kontzentrazioa San Frantziskon
EMAKUMEON AURKAKO INDARKERIARI AURRE HARTU!!!
ERASORIK EZ ERANTZUNIK GABE!!!

miércoles 25 de marzo de 2009

Gernikan Emakume bat erail dute.

Izakun Jimenez, Tolosan jaioa 1964ean eta 1975. urtera arte Tolosako bizilaguna, eraila izan da indarkeri matxista medio.

Berria.info - Kartzelan dago Gernikan emaztea hil eta alaba zauritu duen gizonezkoa
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, eztabaida baten erdian, gizonak labana bat hartu, eta Izaskun Jimenez eta bere 19 urteko alaba zauritu zituen. Bikotearen 11 urteko semearen aurrean gertatu zen erasoa; bizilagun bati laguntza eskatu zion adingabeak, eta hark Ertzaintzara deitu zuen. (Berria, 2009ko martxoaren 25a)

Horrelako albisteek hitzik gabe uzten gaituzte; nahikoa da! Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egitea denon erantzukizuna da.

Tolosako Udalak Mozio bat aurkeztuko du 31an izango duen Osoko Bilkuran, Izakun Jimenez erail duen indarkeri sexista salatzeko, eta bide batez, Izaskunen familiari eta Gernikako herri osoari Tolosako herriaren elkartasuna helarazteko.

Euskal Herriko mugimendu feministaren protokoloa jarraituz;

KONZENTRAZIOA izango da, martxoak 27, Ostirala 19:00etan Tolosako San Frantzisko Elizaren aurrean

martes 10 de marzo de 2009

Neskentzako. AUTODEFENTSA!!

Larunbat honetan, Martxoak 14, Maitena Monroyk Autodefentsa Ikastaro bat emango du Tolosan.

Ikastaroa oso ona da, Indarkeriaren inguruko hausnarketa sakona egiten du Maitenak. Oso garrantzitsua da Emakumeok gure burua defendatzen jakitea.
ANIMATU!!

Ikastaroa. USABALEKO KIROLDEGIAN izango da

Hemen Maitena Monroyren blogga: Autodefentsa Feminista

Ikastaroa 10etan hasten da eta arratsaldera arte izango da, bazkaltzeko deskantsuarekin.
Ezin baduzue 10etan etorri, beranduago ere joan zaitezkete, etortzekoak bazeate abisatu: berdintasuna@tolosakoudala.net